XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6. Erlijiosoak

Oraiñik geiago: bein Elizaren deuntasunaz yarduten ibilli ezkero, bereala etorri oi zitzaien gogora ta esku artera, fraideak ta monjak komentuetan daramaten santutasun-biziera ere.

Ala ere, Santutasuna Elizan buru au etzegoan ain ondo egiña; ta apostolutza-lanetara loturik oi dauden laikoak ere, buru au oso laua, arruntegia ta ala-olakoa zala esan zuten, beste ikusbitartez begiratu ezkero biozkarri ta suspergarri badadi ere.

Konturatu bear degu, emen barruan korapillo au dagoela: Eliz-Gurasoak etzutela nai, alegia, bat egitea Elizaren santutasuna ta fraideak ta monjak daroaten santutasun-biziera.

Alderantzi, santutasuna kristau guztientzat dala, irakatsi nai zuten; ez bakarrik fraideentzat ta monjaentzat.

Eliztar guztiak, bai laikoak, bai apaizak, bai fraide ta monjak, danak, deituak daudela santutasunera.

Errian oso sustraitua ta zabaldua dagoela, zioten gotzai batzuk, fraide ta monjak dirala bakarrik santutasun-bideetan ibilli bearra dutenak.

Ta iritzi ori bestelatu nai zuten.

Esate baterako, Lisboa'ko patriarka Cerejeira kardenalak, argi ta garbi ta tinko esaten zuan: erriak uste duala, santu izatea fraideen ta monjatxoen kontua dala bakarrik, ez ordea munduan bizi diran guztiena, au da eztala Yainkoaren erri osoarena.

Orra ba orain, Eliz-Batzarrak santu izateko deiaren ideia ori, Yainkoaren erri guztira edatu nai zuala:(...).